XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrasateko esperientzia

Tamalez kirola eskola orduetatik kanpo egiten da eta guraso eta irakasleen borondatearen gain geratu ohi da praktika horren antolaketa.

Hau oso ondo badago ere, eta bultzatu behar den gauza izanik, ez da nahikoa.

Arrasate izan da alor honetan ere esperientzia piloto bat markatu duena.

Eta San Viator eta San Frantzisko Xabier ikastolek parte hartzen dute.

Duela bi urte sortu zen Arrasate Kirol Proiektua.

Batzorde Antolatzaile bat osatu zuten ikastetxe guztiek eta Udalak eta asesoria tekniko bat egin zen proiektuaren kargu, Athlon SCoop. izenarekin.

Bertako gerenteak, Isidro Elduaienek esplikatu zuenez, iazko urtean 50 monitore erabili zituzten lanean eskola orduetatik kanpo aktibitate hau antolatzeko.

Kirola modu progresibo batez ikasi behar da.

Gu psikomotrizitatearekin hasten gara; 5. eta 6. mailan multikirolak edo kirol desberdinetan oinarrizko teknikak erakusten ditugu eta 7. mailatik aurrera 12 kirol ezberdin praktikatzeko aukera ematen dugu, mendia, rugbya eta beste batzuk barne direla.

Iaz 1000 umeek hartu zuten parte.

Kirolak elementu diskriminatzaile izatetik elementu integratzaile izatera pasatu behar du.

Haur eta gazte guztiek, neska nahiz mutil, dute kirolaz gozatzeko eskubidea.